ELORRIO RUGBY TALDEA : sitio oficial del club de rugby de elorrio - clubeo

Jon Gurtubai US Nafarroa

13 de enero de 2016 - 00:22

Lan kontuak direla eta Nafarroara joanik, badira jada hilabete batzuk bizi osoan nire taldea izan den Elorrio Rugby Taldea utzi eta US Nafarroan hasi nintzala.

Egia esan aldaketa nabaria da. Egunero gaude 40 pertsonatik gora entrenatzen, eta bi taldeentzat 6-7 entrenatzaile daude, bi taldeek batera entrenatzen baitugu.  Atentzioa eman zidana zera izan zen, entrenamentura heltzen den bakoitzak bertan daudenei eskua eman eta agurtu egiten dituela.

Kirol arloari begira, egia esan maila oso altua dela, izan ere denek jokatu izan dute errugbian 8-10 urtetatik. Joko estilo bat dute eta entrenamentuak hortara bideratuta daude.

Hasiera nahiko gogorra izan zen, arrazoi ezberdinengatik. Lehenik eta behin, kotxea 40 minutuz hartu beharra entrenatzen joateko. Bigarrena, eginik dagoen talde batean sartu beharra, eta gainera, hizkuntzaren arazoa,  izan ere gehienek euskaraz dakiten edo ulertzen duten arren, entrenamentuak frantsesez dira. Azkenik, lizentzia Espainiako federaziotik Frantziako federaziora pasatu behar izana ez zen prozesu azkarra izan eta aste ugari egon behar izan nuen partidarik jokatu Gabe.

Hala ere, azken bi partiduak jokatu ahal izan ditut, oso ongi aurkitu nintzen lehenengoan eta ez hain ongi bigarrenean, etxean jokatzearen urduritasuna dela eta.

#######################################################################################

Movido a la frontera entre Nafarroa e Iparralde por motivos de trabajo, hace ya unos meses que deje de jugar con el club en el que he pasado toda mi vida rugbística, el Elorrio Rugby Taldea, para entrenar y jugar con el US Nafarroa, en Iparralde.

La verdad es que desde un primer momento te das cuenta del cambio. En los entrenamientos, raro es el día que no estemos más de cuarenta personas entrenando, además de los 6-7 entrenadores que hay para el primer y segundo equipo(aunque todos entrenamos juntos). Un detalle que me llamó la atención es que cuando alguien llega al entrenamiento, lo primero que hace es dar la mano y saludar a todos los allí presentes. La verdad es que se nota la grandeza e importancia del rugby en Francia.

En cuanto a lo deportivo, el nivel es muy alto, ya que prácticamente todos llevan jugando al rugby desde los 8-10 años. Tienen un estilo de juego marcado y los entrenamientos son muy específicos, encaminados a fortalecer dicho estilo.

La verdad es que en un principio se me hizo difícil el cambio por distintas razones. La primera, el hecho de tener que coger el coche 40 minutos para ir a entrenar (y volver) se hace bastante duro. La segunda, el hecho de entrar en un grupo en el que conoces a nadie y además tienes el hándicap del idioma, ya que aunque la mayoría hablan y prácticamente todos entienden el euskera, los entrenamientos son en francés. y la ultima, que el hecho de tener que traspasar la licencia a la liga francesa, fue bastante largo y tuve que estar bastantes semanas sin poder jugar los partidos.

Aun así, he podido jugar los últimos dos partidos de liga con sensaciones muy buenas en el primero y regulares en el segundo, y esperando a poder tener más oportunidades para ir compenetrándome con el equipo.

Comentarios